Ezbeharra izan du trailer kamioi batek, gaur eguerdian, Hernaniko Karabelgo gasolineraren ondoan. Dirudienez, autobus geltokian baztertuta zegoen kamioia, eta errepidera ateratzen hasi denean gainezka egin dio kargak: askatu egin zaio remolkea, eta eskuinaldera erori da. Ondorioz, trabatuta geratu da kamioia.
Remolkea autobus geltokian geratu da, baina kamioiaren kabina errepidera ateratzen hasia zenez, errei bat oztopatzen du, gasolineratik Astigarraga aldera dijoana. Hori horrela, txandakako pasoa ematen ari dira udaltzainak, baina ez da auto-ilararik sortzen ari.
Gruaren zain dira une honetan, kamioia bertatik atera ahal izateko.