Sushi ikastaroa etzi, Portuko auzo elkartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 15a, 00:00

Plaza mugatuak dira oinarrizko ikastaroan eta izena eman behar da aldez aurretik 676 921 830 telefono zenbakian.

Portu Auzo elkarteak sushi, pocket eta bestelako jakien oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du etzirako, elkarteko egoitzan. Eguerdiko 12:00etatik 13:30etara saio teorikoa eskainiko da, 13:30etatik 16:00etara pikoteo japoniarra izango da, arratsaldeak 16:00etatik 20:00etara saio praktikoa egingo dute eta 20:00etan hasiko da jaki horien dastaketa. 

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da, plaza mugatuak baitira. 676 921 830 telefono zenbakian eman behar da izena eta ikastaroaren prezioa 25 eurokoa da. Auzo elkarteko kideentzat prezioa 20 eurokoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!