Mendekostetako danborradarako ensaioak astelehenean hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 15a, 00:00

Ekainaren 6an izango da helduen danborarda eta ekainaren 7an haurren danborrada.

Aurten ere, bi danborrada talde ari da prestatzen Etxeberriko lagun elkartea; bat haurrena; eta bestea, helduena. Haurren kasuan, aukera izango dute Mendekoste jaietan parte hartzeko aurrena, ekainaren 7an, eta bigarren aldiz San Joan jaietan. Beraz, bi hitzordu horiei begira, maiatzaren 19an hasiko dira ensaioekin, eta astelehenik ostegunera bitartean izango dira, 18:30etatik aurrera, Etxeberriko elkartean.

Elkarteko kideek azaldu dute parte hartuko duen haurren batek danborradako arroparik ez balu, elkarteak berak utziko diola jantzia.

Helduen danborrada, berriz, Mendekoste jaietan aterako da, ekainaren 6an, gaueko 23:00etan. Parte hartzeko gogoa eta interesa duenak, astelehenean, maiatzaren 19an, izango du horretarako aukera. Ensaioak izango dira astelehenetik ostegunera, 19:30etatik 20:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!