Lore eta landare azoka, Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2025eko maiatzaren 14a

Etzi, ospatuko da lore eta landare azokaren hamaikagarren edizioa. Aurten 10 postu izango dira, eta haurrentzako bi tailer ere eskainiko dituzte. Behemendi eta Dekolorek antolatzen du eta Urbieta kalea lorez eta landarez beteko da beste urte batez. Azoka goizeko 10:00etan hasiko da, eta eguerdiko 14:30ak bitarte egongo da aukera lore mota ezberdinak ikusi eta erosteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!