Ebbaba Hameida kazetari sahararrak Flores de papel nobela aurkeztuko du bihar, 18:30etan, Kulurarteko Plaza Feministan. Gipuzkoako aurkezpena izango da Hernanin egingo dena (espainieraz). Hiru emakumeren bidez, Saharako herriaren historia kontatzen du Hameidak nobela honetan. Iazko Hariak zinemaldian ere izan zen Hernanin kazetaria.
Hurrengo egunean (maiatzak 16, ostirala, 19:30), Las inKurables txirigota feministaren emanaldia izango da. Taldea Tarragonatik (Herrialde Katalanak) etorriko da.
Arrazakeria eta kulturartekotasuna: Gogoeta partekatuak zikloaren saioa ere izango da maiatzean. Arrazakeria eta antolakuntza kolektiboa izango dute hizpide Malen Garmendia Gomezek (Irungo Harrera Sarea), Ixiar Gonzalez Gurrutxagak (Kaleko Afari Solidarioak) eta Garazi Montuschi Mujikak (Donostiako Hiritarron Harrera Sarea). Solasaldia euskaraz izango da, espainierara itzulpenarekin (maiatzak 21, asteazkena, 18:00).
'Sexilioa' hizpide, 23an
Maiatzeko erakusketa Martxel Larrazaren Xerka izango da, euskal landa eremuko LGBTI+ komunitatearen istorio eta erretratuei buruzkoa (maiatzaren 23tik 30era). Erakusketaren lehenengo egunean Sexilioa: Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen bizi-esperientziak izango dituzte hizpide Larrazak berak eta Joseba Olagaraik, Brayan Altimaberesekin batera. Euskeraz izango da hitzaldia.