Cristina Glaria garaile izan zen Catan Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 14a, 00:00

Asier Mariezkurrena, Cristina Glaria eta Ugaitz Errazkin.

Joan den larunbatean jokatu zen Gaueko komiki-dendan Catan mahai-jolasaren txapelketa ofiziala. Bederatzi partaide aritu ziren guztira, haietako hiru 11 urtekoak, eta azkenean Cristina Glaría donostiarra izan zen garaile, Ekainaren 14ean Toledon jokatuko den Espainiako txapelketarako pasea lortuz. Bigarren postuan Asier Mariezkurrena andoaindarra geratu zen, eta hirugarren postuan Ugaitz Errazkin hernaniarra. Oso giro polita izan zen, eta partaideak datorren urtean errepikatzeko gogoarekin geratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!