Hernaniko sorkuntza bekarekin osatu zuten Miren eta Uxue Bereziartua ahizpek 'Gure herriko señorak' erakusketa. Auzoz auzo dabiltza erakusketarekin, eta larunbat honetan Hernaniko Lizeaga auzoko Victor Hugo kalean ipiniko dute erakusketa. Goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da ikusgai.