Moda desfilea antolatu dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 13a, 00:00

Merkataritza Mahaiak herriko saltokiekin batera antolatutako ekintza izango da, eta izena emateko aukera dago maiatzaren 15a bitarte. 

 

Hernaniko Merkataritza Mahaiak herriko saltokiekin elkarlanean moda desfilea antolatu dute ekainaren 6rako. Interesa dutenek aukera izango dute etzira arte, maiatzaren 15.

Moda eta osagarrien establezimenduez gain, interesa duten bestelako saltokiek ere parte har dezaketela azaldu dute, hala nola, dekorazioa, loradendak, artisautza, estetika eta ileapainketa, etabar. Gainera, parte hartzeko era ezberdinak daudela ere adierazi du antolakuntzak, beraz, informazio gehiago jaso nahi duenak edo izena eman nahi duenak, Berriak elkartearekin edota Plazara gunearekin jarri daiteke harremanetan. 

Alfonbra gorria ekainaren 6ko arratsaldean egingo da, 17:30etatik 19:00etara bitarte.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!