Sarek antolatutako 'Puzzlea osatu arte' ekimena Hernanira iritsiko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 13a, 00:00

Ekitaldi nagusia, argazki jendetsua, bazkaria eta bazkaloste girotua egingo dute. Bihar izango da bazkarian izena emateko azken eguna, Garinen. 

 

Bi egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den 'Puzzlea osatu arte!' ekimenena antolatu du Sarek, Maiatzaren 17 eta 18rako. Hernanin egun. osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako: ekitaldia, argazki jendetsua, bazkaria eta bazkaloste girotua. Bazkariko tiketak bihar arte egongo dira salgai, Garin herriko tabernan.

'Kondena erregimen itxian betetzen ari diren presoen aldeko ekimena dela azaldu du Sarek, eta larunbatean hernaniarren txanda izango dela azpimarratu dute.

13:00etan puzzlea osatzeko ekitaldia egingo da Ezkiaga pasealekuan, eta euria eginez gero, Atsegindegin. 12:00etan egingo dute argazki jendetsua Ezkiagako eskaileretan eta jarraian, bazkaria. Bazkaloste girotua ere antolatu dute.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!