10 postu egongo dira lore eta landare azokan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 12a, 00:00

Larunbat honetan, maiatzak 17, egingo da azoka, eta haurrentzako bi tailer ere eskainiko dituzte. Guztira 10 ekoizle bilduko dira, eta tartean, Hernaniko Mendilorek postua jarriko du.

 

Larunbatean, maiatzak 17, ospatuko da lore eta landare azokaren hamaikagarren edizioa. Aurten 10 postu izango dira, eta haurrentzako bi tailer ere eskainiko dituzte.

Hernaniko Udalak azokaren XI.aldia antolatu du, Behemendi eta Dekolorerekin batera, eta Urbieta kalea lorez eta landarez beteko da beste urte batez.

Azoka goizeko 10:00etan hasiko da, eta eguerdiko 14:30ak bitarte egongo da aukera lore mota ezberdinak ikusi eta erosteko. Guztira 10 postuz osatuko da azoka, tartean, lore eta landare naturalen, sendabelarren eta artisautza, kosmetika zein medikuntza-naturaleko artisau produktuak.

Bestalde, haurrentzako tailerrak eta jolasak ere antolatu dituzte, goiz osoan zehar. Alde batetik, lore zanpatuekin orri-markagailuak egiteko tailerra egongo da, goizeko 11:30etatik 12:30etara, eta bestetik, landaketako tailerra goizeko 12:30etatik 13:30etara.

Besteak beste, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorritako 10 ekoizle bilduko dira, tartean, Hernaniko Mendilorek ere jarriko du postua.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!