1717 sinadura bildu dituzte Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 12a, 00:00

Maiatzaren 3an amaitu zuten firma bilketa Hernaniko pentsiodunek, eta herritarrek egindako harrera ona eskertu dute: «Eskerrak eman nahi dizkizuegu hernaniar guztiei gurekin izandako harrera baikorragatik, mila esker benetan!». Ostegun honetan, maiatzak 15, Eusko Legebiltzarrean sinadurak entregatuko ditu Pentsiodunen Mugimenduak eta manifestazioa ere deitu dute Gasteizen. «Euskal Herriko sektore sozial eta herrikoi zabal batentzako erreferentziala izan den kanpaina arrakastatsu baten amaiera borobilduko dugu ostegunean».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!