Hernaniko Gure Eskuk postua jarriko du gaur, igandea, Hernaniko Kale Nagusian. Ekainaren 7an Bilbon izango den mobilizaziorako deialdia egiteaz gain, arropa eta bestelako materiala ere jarriko dute salgai postuan. Mobilizazioaren inguruko informazioa eskuratu nahi duenak postura jo dezake, baita autobuserako txartela erosi nahi duenak ere. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitarte egongo da postua. Mobilizazioa ekainaren 7an egingo dute, Bilbon, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki" lemapean.