Hernaniko mutil seniorren taldeak aukera baliatu nahi izan zuen ostiralean lehenengo mailara igotzeko, baina ezin izan zuen. Datorren astean izango dute bigarren aukera, eta oraindik erabakitzeke dago zein talderen aurka arituko diren. Ostiralean arratsaldeko 20:00etan jokatu zuten hernaniarrek partidua, Eibarren aurka. Mailaz igotzeko gakoetako bat zen, baina markagailuak 53-67 markatzen zuela amaitu zen lehia.
Kronikako erredakzioa behin itxita ari dira jokatzen partidua Aldapeta Maria eta Irungo Errobide taldeak. Hernaniko mutilen aurkaria partidu honetatik aterako da. Aldapetak irabaziz gero, Hernanik Errobideren aurka etxean jokatuko luke, baina, Errobidek irabaziz gero, Aldapetan izango da lehia.