Euskal Herri osoko dantzariak elkartuko dira gaur eta bihar Hernaniko plazetan Hernaniko XXVII. Dantzari Astean. Gaur, dantzari txikiek hartuko dute protagonismoa, eta Astigarragako, Urnietako, Donostiako eta Hernaniko dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute. Bihar izango da egun haundia, eta Euskal Herri osoko dantzariak bilduko dira egun honetan Hernanin. Herriko kaleetatik kalejira osatu ostean, Gudarien Enparantzan egingo dute emanaldi nagusia. Besteak beste, Agintari dantza, Agurra, Muxikoak, Mutildantza, Fandangoa...
EGITARAUA
GAUR
17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan barrena. Euria eginez gero, Atsegindegin.
18:00 Erromeria, Oinkada Muxiko taldearekin, Plaza Berrin. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.
BIHAR
10:45 Kalejira herriko kaleetan zehar, eta dantza ekitaldia. Euria eginez gero, Biteriko areto nagusian. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroa Garaiko dantzariekin batera.
13:15 Emanaldia Gudarien Enparantzan. Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak eta bertso eskolako bertsolariak, irrintzilariak eta dantza talde guztiek hartuko dute parte. Agintari dantza, agurra, muxikoak, mutildantzak, fandango-arin eta Larrain dantza, besteak beste.
14:30 Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat. Atsegindegin.
Ondoren Erromeria.