Hernaniko gimnastak buru belarri dabiltza Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak prestatzen. Bide horretan, Santurtziko Itsaslur Torneoan parte hartu zuten maila askotako gimnastek, eta Senior A taldeak hirugarren postuan amaitu zuten proba.
Infantil B, Kadete B eta Jubenil A taldeek ere hartu zuten parte Santurtzin, eta garaikurrik lortu ez zuten arren, pozik geratu ziren egindako lan onarekin.