20. Mertxe Uzal nazioarteko esgrima txapelketa jokatuko da Donostian June Ruizekin eta Estatuko tiratzaile onenekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 10a, 00:00

June Ruizek txapelketan parte hartuko du.

Espainiako Txapelketarako sailkatze txapelketa bat da eta Estatuko ospetsuena da sablean.

Gaur jokatuko da Donostiako Pio Baroja kiroldegian Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mertxe Uzal nazioarteko esgrima txapelketako 20. edizioa. Estatuko tiratzaile onenak parte hartuko dute senior kategorian. Gizonezkoetan Yago Moran edo Santiago Madrigal eta emakumezkoetan Lucia Martin Portugues, Paris 2024ko Olinpiar Jokoetarako sailkatua eta Araceli Navarro munduko eta Europako kopetan hainbat podium lortutakoa.

Txapelketan ere, Kolonbia, Argentina, Frantzia, Italia eta Portugaleko tiratzaileak egongo dira, eta nola ez euskal tiratzaile onenak ere, Markel Amat munduko txapelketa
baterako sailkatu den lehen euskal tiratzailea eta June Ruiz Belategi kadete mailako estatu taldeko kide hernaniarra.

Ibilbide oparoa osatzen ari da June Ruiz Belategi esgrima tiratzaile hernaniarra, eta apirilean Munduko Esgrima Kadete Txapelketan aritu zen, sable modalitatean. Txinako Wuxi herrian.

Junior mailan eta kadete mailan aritu zen. Fortuna klubetik «mugarri historiko» gisa definitu zuten aurtengo lorpena, «esgrimaren historian Fortunako bi tiratzailek munduko txapelketarako sailkapena lortu zen lehen aldia izan zen».

Espainiako Txapelketarako sailkatze txapelketa bat da eta Estatuko ospetsuena da sable mailan. Gizonezkoak 14:00etan hasiko dira eta emakumezkoak 15:30etan. Finalak 18:30etan jokatuko dira.

Bertan izango dira Roberto Ramajo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendari berria, Iñaki Iturrioz, Aldundiko Zuzendari Teknikoa, Antonio García Hernández, RFEEko Zuzendari Nagusia eta Estatuko taldeen Buru Tekniko, eta Enrique Solís Euskadiko Esgrima Federazioko Zuzendari Teknikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!