Oraingo honetan, eskalada ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendik. Bihar hasiko da, eta etzi izango du jarraipena. Antolatzaileek azaldu dute egueraldiaren arabera aukeratuko dituztela eskalada guneak. Ikastaroa doakoa da, baina derrigorrez federatuta egon behar dela jakinarazi dute.