Doako komikiaren eguna eta Catan Txapelketa bihar, Gauekon

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 9a, 00:00

Bihar doako komikiaren eguna ospatuko da Euskal Herrian eta Espainian, eta berezia izango da Hernaniko Gaueko komiki dendan ere. Batetik, propio egun horretarako sortutako bost komikietako bat jasoko du opari, Gauekora hurbiltzen den orok. Eta bestetik, egun bereziarekin bat eginez, Catan mahai-jolas ezagunaren txapelketa jokatuko dute Gauekon bertan, 16:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!