Gaur hasiko dira Kantaitarako entsaioak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 00:00

San Joan jaiak ate joka ditugu, eta Kantaitak gaur hasiko ditu ekainaren 23rako entsaioak, iragarri duenez. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute hitzordua Plazan, gaurko zein hurrengo entsaioetarako. Honako egunetan izango dira datozen entsaioak: maiatzaren 22an eta 29an, eta ekainaren 5ean, 12an ta 19an, ordu eta leku berean. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete Kantaitako kideek, irekia baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!