Legarretaren 'Suzko Irudiak', bihartik Oiartzunen

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 00:00

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Suzko Irudiak lanaren erakusketa jarriko du ikusgai, bihartik maiatzaren 23ra arte, Oiartzunen. Ehuntze Espazioan izango da, eta irekierarekin batera, inaugurazio ekitaldia ere egingo dute bihar, 19:00etan, soinu bandak zuzenean joz. Legarretak aurreratu du erakusketa honetan orain arte erakutsi gabeko elementuak egongo direla ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!