Aisialdiko hezitzaile titulua euskeraz eskuratzen duten herritarrek, dirulaguntza jasotzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 00:00

18 eta 30 urte arteko gazteek egin dezakete eskaera.


18 eta 30 urte arteko gazteek egin dezakete eskaera. Era berean, ikastaroak Eusko Jaurlaritzak homologatua izan beharko du.

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute haur eta gazteen aisialdirako begirale edota zuzendaritza titulua euskeraz eskuratzen dutenek. Dirulaguntza hau, hori bai, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek eska dezaketela zehaztu du.

Hernaniko Udalak bi dirulaguntza eskainiko ditu. Bata, begirale ikastaroa egiten dutenentzat; eta bestea, berriz, zuzendari ikastaroa osatzen dutenentzat. Begirale ikastaroaren kasuan, Hernaniko Udalak %50 arte lagunduko du, 200 euroko mugarekin. Aldiz, zuzendari ikastaroaren kasuan, %60 arte lagunduko du Udalak, baina 200 eurokoa da muga honetan ere.

Dirulaguntza eskatu ahal iza­teko, ikastaroak Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa be­har­ko du izan, Udalak jakinarazi duenez. Eskaerak urte osoan zehar aurkeztu daitezkeela ere argitu du.

Informazio osoa jasotzeko edota eskaerak egiteko, bi bide daude aukeran: hernani.eus web orrian, eta HHZ bulegoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!