Bertso afaria Andrekaleko Kebabean bihar, eta etzi, berriz, Elur Txori elkartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 00:00

Andoni Rekondo eta Maialen Lujanbio berriz ere elkarrekin ariko dira Elur Txorin.

Andrekaleko Kebabeko bertso afaria Hernaniko Paulo Txikiya Bertso Eskolak antolatu du; eta Elur Txori elkarteko bertso afaria, berriz, elkarteak berak. 20:30etan izango dira biak.

 

Bertsoa protagonista izango da datozen egunotan, Hernanin. Izan ere, bi bertso afari antolatu dituzte; lehenengoa berezi xamarra izango da, Andrekaleko kebabean burutuko baita, bihar. 20:30etan jarri dute hitzordua, eta afalostean Asier Azpiroz 'Azpi' eta Oihana Arana bertsolariak ariko dira kantuan. Hernaniko Paulo Txikiya Bertso Eskolak antolatu du saioa, eta herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatu die: «Saltsa askodun saioa izango da».

Bigarren bertso afaria  Elur Txori elkarteak antolatu du, eta etzi izango da, elkartean bertan. Kasu horretan, Maialen Lujanbio eta Andoni Rekondo bertsolari hernaniarrak ariko dira kantu­an. Afaria 20:30etan hasiko da, eta atzo bertan itxi zuten txartelak erosteko epea. 25 euroan,  ondorengoa izango dute afariko menua: txorixo muturra, zopa ilustratua, entrekota piperrekin eta letxugarekin, postrea, kafea eta kopa.

 

«Bertsoaz disfrutatzeko modu asko daude»

Paulo Txikiya Bertso Eskola jo eta su dabil urteko egitarauarekin. Gutxi gorabehera hilabetean ekintza bat antolatzen ari dira bertso eskolako kideak, «bertsolaritzari presentzia emateko eta bertsoaz disfrutatzeko modu as­ko daudela erakusteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!