Donostiako miniestadioan Gipuzkoako Adin arteko eta Master Txapelketa jokatu ziren pasa den larunbatean. David Rojok urrea irabazi zuen mailu jaurtiketan M45 kategorian eta Aitor Goikoetxeak brontzea eskuratu zuen kadeteetan, disko jaurtiketan. Egun horretan, Malagan, Eva Esnaolak 50 kilometroko Espainiako Txapelketa irabazi zuen W 60 kategorian.
Igandean, Ordizian, infantilen klub arteko Gipuzkoako txapelketan, mutilek zilarra irabazi zuten erreleboan. Ortzi Moral, Ander Martin, Adur Salaberria eta Xuhar Hernandez osatu zuten erreleboko taldea. Taldekako sailkapenean hirugarren izan zen Hernani. Erreleboko laukoteak eta, Iraitz Urulain, Joanes Azkue eta Adur San Emeteriok ordezkatu zuten Hernani.