Hize Andueza Zubimendi txapeldun Donosti Club taldearekin, Espainiako Copa Base txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 00:00

Granadan jokatu berri da konpetizioa eta jubenil taldekako txapelketan lortu dute garaipena Estatu guztiko 71 talderen artean.

Hize Andueza Zubimendi hernaniarrak urrezko domina lortu du Granadan, pasa den maiatzaren 1ean, jokatu zen Espainiako Copa Base txapelketan. Espainiako gimnastarik onenak bildu ziren bertan eta Donosti Club taldearekin lortu zuen garaipena jubenilen taldekako sailkapenean. 71 kluben artean donostiarrak izan ziren nagusi. 

Jone Aguilar eta June Rueda, aurrena eta bigarren Bagare Torneoan

Bestetik, Hernani Gimnastika Kirol Klubeko Jone Aguilarrek eta June Ruedak Gasteizeko Bagare Torneoan parte hartu zuten, eta emaitza onak lortu zituzten. Jone Aguilar xingolarekin lehiatu zuen eta txapeldun gelditu zen. June Rueda, berriz, pilotarekin lehiatuz, 2. postua eskuratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!