Duela 23 urte Kronikan

Kantuz abesbatza kantu eta dantza espektakuloa prestatzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 08:42

Antolatzaileek 200 bat lagun espero dituzte egunero.

100 lagun inguruk hartuko du parte espektakuluan ■ Maiatzaren 18-20-22-24 egunetan egingo dute, Biterin. 

2002ko maiatzaren 6ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

KANTUZ Abesbatzak espektakulo bat egingo du Hernanin maiatzaren 18-20-22 eta 24 egunetan: Tangoka. Antzerki erraldoi bat dela esan liteke, musika, kantua eta dantza biltzen dituena. Guztira 100 lagun inguruk hartuko du parte (gehienak Hernanikoak) eta helburua da: kantuari, antzerkiari eta era honetako espektakuluei bultzada bat ematea. 

Amodiozko istorioa
Funtsean, Tangoka amodio istorio bat da. Euskal Herrian eta Argentinan gertatzen den amodio istorioa. Bi herrialde hauek aitzakia izango dira bertako musika eta dantzak erakusteko.

Hernaniarrekin egina
100 bat lagun ariko dira Tangokan, gehienak hernaniarrak. Kantuz abesbatzakoak 50 dira. Zuzendari nagusia Javier Zubimendi; musika zuzendaria Imanol Kamio; antzerki zuzendaria Ruth Martin; narratzailea Ixiar Gurmendi; Ttarla dantza taldea; Doinu Zale eskolako akordeonistak, eta abar. Urtebete inguru daramakite espektakuloa prestatzen (irailetik astean 2 entsaio egiten dituzte).

Prentsaurrekoa, gaur
Espektakuloa jendeari aurkeztuko diote, prentsaurrekoan. Gaur egingo dute, 19:30etan Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!