Ramon Garciaren hitzaldiarekin hasiko dira Dantzari Asteko jarduerak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 00:00

Bihar arratsaldean baserritar jantziei buruzko hitzaldia eskainiko du Ramon Garciak. XXVII. Dantzari Asteko lehenengo jarduera izango da, eta egitarauak asteburuan izango du jarraipena. Maiatzaren 10ean ospatuko da Dantzari Txiki eguna, eta igandean, hilaren 11n, izango da Dantzari Eguna. Aurten ere Euskal Herriko talde ugarik parte hartuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!