San Joanak ate joka ditugu, eta dagoeneko hasi dira akelarre txikia antolatzen. Izena emateko aukera zabaldu dute ondorengo estekan: https://gforms.app/p/SzghM7Y. Parte hartu nahi duten guztiek galdetegia bete beharko dute eta horretarako aukera egongo da maiatzaren 18ra arte. Era berean, antolatzaileek azaldu dute epez kanpoko izenemateak ez dituztela kontutan hartuko, eta ondorengoa eskatu dute: «mesedez, izenemate datak errespeta daitezela eskatzen dugu».