Hernaniko emakumeentzako aerorrumba saioak antolatu ditu Hernaniko Udalak. Maiatzeko eta ekaineko sei ostiraletan eskainiko ditu saioak herrian aski ezagunua den Jenny Perlazak, eta Kulturarteko Plazan izango dira denak. Maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 13ra bitartean, ostiraletan, ordubetez dantzaren hizkuntza unibertsalean aritzeko aukera izango dute herriko emakumeek, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara bitartean. Lehenengo saioan, aerorrumba proiektua azalduko du Perlazak, eta adierazi du saioak erderaz izango direla.
Saio hauen helburua emakumeek dantzatzeko, goxatzeko eta askatzeko espazio seguru bat sortzea izango da. Doako tailerra da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Amaitzeko, Perlazak azaldu du haurrekin bertaratu daitekeela ekintza hauetara, «zaintza zerbitzua egongo baita».