Bihar hasiko da Aralar tabernako Mus Txapelketaren 39garren edizioa

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 4a, 00:00

39garren edizioa izango du aurtengoa, Aralar tabernako Mus Txapelketak; eta makina bat bikote ariko dira lehian, aurtengoan ere. Dagoeneko zehaztu dituzte bikote bakoitzaren aurreneko partidak, eta bihar bertan ekingo diote txapelketari.

Bost partida jokatuko dituzte biharkoan: Monroy-Yanyo/Leonet-Noriega; Dani-Pablo/Oliver-Joseba; Bitxo-Pablo/Paulo-Aitor; Patxi-Xabier/Gorrotxa-Loran; eta Rikar-Joxe Leon/Oier-Arnaitz.

Asteazkenean izango dira hurrengo bost partidak: Iñaki-Martin/Gorka-Inhar; Esteban-Joxan/Jon Mikel-Oier; Javi-Txomin/Asier-Jon; Xabier-Iñaki/Xanet-Txema; eta Niko-Paste/Mikel-Euken.

Eta ostegunean, beste bost: Joxe-Ixi/Iñaki-Aitor; Jonan-Zuru/Eusebio-Egaña; Apaolaza-Apaolaza/Olatz-Amaia; Ander-Agurtzane/Teje-Mante; eta Toledo-Galartza/Felix-Javi. Gainerakoek, hurrengo astean ekingo diote.

Maiatzaren 12an, honakoak izango dira partidak: Ander-Andres/Joanex-Ioritz; Edu-Aitor/Morete-Morete; Felix-Txomin/Manu-Mati; Txato-Joxe Mari/Javier-Pello; eta Maxi-Fernando/Gabi-Txiribi.

Eta maiatzaren 14koak, azkenik, hauexek: Manolo-Jesus/Joxeba-Markel; Manuel-Mantxa/Ander-Xabi; Joxe Mari-Juan Miguel/Aitor-Aiatz; eta Ander-Gaizka/Rober-Aitzol.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!