Aldarria, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabakitzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 4a, 00:00

Dozenaka herritar Andre kalean behera, osteguneko manifestazio deialdiarekin bat eginda.

Kalera atera ziren dozenaka herritar ostegunean, Langileen Nazioarteko Egunean, Hernaniko Ernaik eta LAB sindikatuak egindako deialdiarekin bat eginez. Kaxkoan barrena manifestazioa egin zuten arratsaldean, Plazatik abiatuta; eta ekitaldia ondoren, Tilosetan. Gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabakitzearen aldeko aldarri ozena egin zuten, eta Confebask «esplotatzailea» dela salatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!