Etzi egingo du urteko batzarra Doberak, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 4a, 00:00

Etzi egingo du Dobera Euskara Elkarteak, asteartez, urteko Batzar Orokorra. Biteri kultur etxean izango da azkenean, Sandiusterrin beharrean, arratsaldeko 18:30etan hasita. Bertan aurkeztuko dituzte Doberaren eta Kronikaren 2024ko memoria eta balantze ekonomikoa, eta 2025erako egitasmoak eta aurrekontua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!