Akelarre Txikirako izenematea zabalik, maiatzaren 18ra arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 4a, 00:00

Ohi bezala, sorginez, galtzagorriz eta mamoxorroz beteko dira Hernaniko kaleak, San Joan bezperako arratsaldean, Akelarre Txikia Paradorretik abiatzearekin batera. Parte hartu nahi duten gaztetxoentzat, dagoeneko zabaldu dute izenemate epea. Maiatzaren 18ra arte izango da, eta hortik aurrera ez dute izenematerik onartuko. Internet bidez egin behar da, formularioa beteta, ondorengo helbidean: labur.eus/akelarretxikia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!