Kerejeta-Mazizior eta Irazustabarrena-Eizmendi, Grabni finaletan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 00:00

Irazustabarrenak beste txapela bat nahi du.

Gipuzkoa ordezkatuko dute nagusien eta 22 urtez apzikoen mailan gaur, 17:00etan hasita, Gasteizeko Mendizorrotzan.

Palan ere Grabni txapelketako finalak jokatuko dira gaur Gasteizen eta Gipuzkoa ordezkatuz ez dira faltako palista hernaniarrak. 16:30etan hasiko dira finalak eta hernaniarren finalk jaialdiko bigarren eta hirugarren partiduak izango dira. 

Honela, emakumeen nagusien mailan Irazustabarrena eta Eizmendi bikoteak Mendizorrotzako frontoian txapelaren bila irtengo dira Nafarroako Ardanaz eta Salanuevaren kontra. Ligaxkan nafarrak izan ziren garaile 30-22, baina partidu parekatua espero da. 

22 urtez azpikoen mailan Kerejeta eta Mazizior bikote hernaniarrak finala jokatuko dute Bizkaiko Saez-Anituaren aurka. Bizkaitarrak dira faborito.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!