Gaur arratsaldean amaituko du bigarren faseko liga erregularra Hernaniko Gipuzkoako 2. mailako taldeak. Debasketen aurka neurtuko ditu indarrak kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Azken jardunaldira etxekolanak ondo eginda iritsi da Hernani, eta dagoeneko ziurtatuta du bigarren postua. Hortaz, badaki etxean jokatuko duela igoera faseko finalerdia. Partidu hori irabazten badu, lehenengo mailan arituko da datorren denboraldian.
Gaurkoan jokoan ezer ez badute ere, finalerdia prestatzeko proba modura hartuko du taldeak partidua. Sentsazio onekin iristea garrantzitsua izango da, zaleen bultzadarekin hainbeste esperotako helburua lortzeko.