Azken hilabeteetan zehar, alebin eta senior bitarteko gimnasta hernaniarrek Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko lehiaketak izan dituzte, eta emaitza aipagarriak lortu dituzte batean eta bestean.
Alebin B kategorian Irune Alsuak, esku hutsik modalitatean, bigarren postua lortu zuen eta Laia Lazkozek, esku hutsik modalitatean, hirugarren postua.
Infantil B kategorian Eider Salvador bigarren izan zen sailkapen orokorrean eta Araitz Beroz, hirugarren.
Kadete A kategorian Erika Marquezek gertu izan zuen podiuma sailkapen orokorrean, laugarren amaituz.
Jubenil B kategorian, Jone Aguilar bigarren izan zen xingolarekin, eta Maider Iriondo hirugarren, pilotarekin.
Jubenil A kategorian eta taldeka, Hernanik laugarren amaitu zuen sailkapen orokorrean.
Senior A kategorian ere laugarrenak izan ziren taldeka, sailkapen orokorrean.
Senior Master B kategorian June Ruedak garaipena eskuratu zuen pilotarekin, eta Elene Rodriguezek bigarren postua, mazoekin.
Senior Master A kategorian June Clemente bigarren izan zen pilotarekin, eta Nerea Etxarri hirugarren, mazoekin.
Gainera, hauekin batera, Alebin B taldeak, Kadete B taldeak eta Ainhoa Pradosek ere Gipuzkoako txapelketarako pasea lortu zuten.