Six Majors erronka bete zuen Bostonen Mikel Uralde hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 00:00

Donostiarrak taldeko korrikalariak bederatzi urte behar izan ditu munduko sei maratoi garrantzitsuenak egiteko.

Six Majors erronka osatu berri du Mikel Uralde korrikalari hernaniarrak. Apirilaren 21ean egin zuen Bostoneko maratoria, eta horixe zen munduko sei maratoi garrantzitsuenak osatzeko falta zitzaiona. Aurretik Berlinen, Chicagon, Londresen, New Yorken eta Tokion aritu da.

2016an hasi zuen Uraldek erronka betetzeko bidea, Berlinen. Ondoren, urtez urte joan da zerrendara maratoiak gehitzen. Oztopoak ere izan ditu erronka betetzeko, pandemiak eta lesioek atzeratu egin baitute lorpena.

Zailtasunak zailtasun, dagoeneko bete du aspalditik begiz jota zuen Six Majorsa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!