Unax Uraldek Antzoki Zaharrean aktuatuko du

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 00:00

Ekainaren 12an 18:30etan 'El teatro da asco' antzezlana aurkeztuko dute Binahi akademiako kideek.

Unax Uralde hernaniarrak El teatro es un asco izeneko antzezlana aurkeztuko du Antzoki Zaharrean ekainaren 12an, 18:30etan. Lan hau Donostiako Binahi Akademian prestatu dute eta Jaione Albenizek zuzendu du. Zortzi hilabete igaro dira kideek obra hau aurrera ateratzeko lehen aldiz akademia zapaldu zutenetik.

El teatro es un asco narratibaren eta interpretazioaren mugekin jolasten duen antzezlana da. Aldi berean modu ilogiko eta logikoan kontatutako istorio bat ezkutatzen du bere barnean, ikuslea kaosean zentzua aurkitzera desafiatuz.

Guztira, Unax Uraldek bost paper interpretatu beharko ditu, beraz segundo gutxiren buruan erregistroz aldatzeko gaitasuna duela erakutsi beharko du arraunlari eta antzezle hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!