Euskal Herri osoko dantzariak elkartuko dira datorren astean Hernaniko plazetan. Astelehenean emango diote hasira Hernaniko XXVII. Dantzari Asteari, San Joan Konpartsako kideen eskutik. Igandera bitarte, egitaraua antolatu dute, baina asteburuan ospatuko dituzte egun potoloak.
Larunbatean, maiatzaren 10ean, dantzari txikiek hartuko dute protagonismoa, eta Astigarragako, Urnietako, Donostiako eta Hernaniko dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute. Maiatzak 11n izango da egun haundia, eta Euskal Herri osoko dantzariak bilduko dira egun honetan Hernanin. Herriko kaleetatik kalejira osatu ostean, Gudarien Enparantzan egingo dute emanaldi nagusia. Besteak beste, Agintari dantza, Agurra, Muxikoak, Mutildantza, Fandangoa, Arin arina eta Larrain dantzak dantzatuko dituzte. Ondoren, bazkaria ere izango dute dantzari zein soinujoleek.
EGITARAUA
HERNANI
MAIATZAK 5 - 9
17:00-20:00 Baserritar jantzien erakusketa, Iraultza dantza taldearen eskutik. Biteri Kultur Etxean.
MAIATZAK 7
19:00 Hitzaldia: 'Baserritarren jantziak'. Ramon Garcia, Iraultza dantza taldeko kidearen eskutik. Biteri Kultur Etxean.
MAIATZAK 10
17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan barrena. Euria eginez gero, Atsegindegin.
18:00 Erromeria, Oinkada Muxiko taldearekin, Plaza Berrin. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.
MAIATZAK 11
10:45 Kalejira herriko kaleetan zehar, eta dantza ekitaldia. Euria eginez gero, Biteriko areto nagusian. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroa Garaiko dantzariekin batera.
13:15 Emanaldia Gudarien Enparantzan. Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak eta bertso eskolako bertsolariak, irrintzilariak eta dantza talde guztiek hartuko dute parte. Agintari dantza, agurra, muxikoak, mutildantzak, fandango-arin eta Larrain dantza, besteak beste.
14:30 Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat. Atsegindegin.
Ondoren Erromeria.