Iñigo Legorburuk bi sari, mikrokontakizun lehiaketetan

Olatz 2025ko mai. 2a, 00:00

Mungiako bertso-paper lehiaketako sarituak

Deban eta Irunen irabazi ditu sariak Legorburuk azken egunetan.

 

Iñigo Legorburu hernaniarrak idatzitako bi mikrokontakizun sarituak izan dira Irunen eta Deban. 'Deba 100 hitzetan' eta Euskadiko itsasargien lagunak elkartearen lehiaketan jaso ditu sariak Legorguruk.

Debako lehiaketan 2022. urtetik hona, etenik gabe lortu du euskerazko edo gaztelaniazko podiumean bere lekua, hutsik egin gabe. Aurten euskerazko atalera 25 lan aurkeztu dira Euskal Herritik zein  kanpotik. Legorburuk 'Trostan' izeneko lana aurkeztuta eskuratu du bigarren postua, German Urteaga bertsolari beasaindarraren atzetik.  

Irunen, berriz, hirugarren sailkatu da, 'Argi hitsak' lanarekin. Lan honetan, «argitasuna pozarekin lotzen badugu ere, argi guztiak ez direla beti horrela izaten» azpimarratu nahi izan du. Hogei lan inguru izan ziren aurkeztuak, eta Lander Bergésen 'Los faros que se apagaban' lana gailendu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!