Itxaspera irteera, etzi zikloturistek

Olatz 2025ko mai. 2a, 00:00

Irteera berri bat egingo du JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak, etzi. Itxaspera joango dira, Itziartik, eta 91 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Zinkoeneatik abiatuko dira, 08:00etan. Denboraldiko hamargarren irteera izango da etzikoa. Beti bezala arropa egokia eramatea eskatzen da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!