Bihar, maiatzaren 3an, 19:00etan, Olatz Zugasti kantari hernaniarrak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Emanaldi berezi honetan bere azken diskoa den Hitzño bat erran eta, banua berhala-ko abestiak uztartuko ditu ibilbide luzeko kanturik esanguratsuenekin, bere taldeak lagunduta. Zugastiren alboan dira bidelagun: Ander Ederrak gitarra; Gratxina Lertxundi haizezko instrumentuak eta koroak; Amaiur Cajaraville baxua; eta Ander Zulaika bateria.
Sarrerak https://entradium.com/es/events/olatz-zugasti-hitzno-bat-erran-eta-banua-berhala-bira bidez erosi daitezke. Gau paregabea izango da, zuzenean bizitzeko eta musikak dakarren emozioan murgiltzeko aukera ezin hobea.