EAEko pentsiodunek etzi, larunbatean, izango dute sinadura biltzeko azken eguna. Hernanin ere jarri dute zita, etzi, 10:30etatik 13:00etara Plaza Berrin. Maiatzaren 15ean entregatuko dituzte Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. Pentsidounek azaldu dutenez oso ongi joan da sinadura bilketa, baina oraindik ere firma gehiago jaso daitezke eta herritarrak animatu nahi dituzte sinatzera. Gutxieneko pentsioa, gutxieneko soldataren pare egotea eskatzen dute, besteak beste.