Beterri-Buruntzako Mankomunitateko Ekintzailetza-sailak enpresa-kudeaketa programa osatu bat diseinatu du eskualdeko ekintzaileentzat eta negozio txikien titularrentzat.
Helburua enpresaren kudeaketa gaitasunak indartu eta tokiko negozioen eraginkortasuna hobetzea da, eta horretarako 7 tailer praktiko eskainiko dira maiatzetik ekainera, negozio-proiektu baten arrakastarako ezinbestekoak diren alderdiak jorratuz.
Nahi adina tailerretan eman ahal izango da izena, pertsona bakoitzak dituen prestakuntza-premien arabera. Plazak mugatuak direnez, izen-ematea aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Saio guztiak Beterri-Buruntza Mankomunitatearen egoitzan emango egingo dira: Akarregi Industrialdea 10, 2. solairua, 204 bulegoa, Hernanin.
Ekimen honek Beterri-Buruntzako Mankomunitatearen konpromisoa berresten du eskualdeko ekonomia garatzeko, tokiko negozioen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko tresna praktikoak eta errazak eskainiz.
Galdetegi honen bidez eman daiteke izena: https://labur.eus/entnycoq.
Informazio gehiago ekintzailetza@beterriburuntza.eus helbidean, 943 24 45 23 telefono zenbakian eta https://beterriburuntza.eus/ webgunean eskuratu daiteke.
Tailerrak Maiatzak 7: Ekiten ari naiz: Zer kontuan izan behar dut? Saioak 09:30-13:30. |