Gaur hasi eta astelehenera arte eskainiko dira pelikulak Biterin, maiatzaren 1eko zubia aprobetxatuta. Hiru film aurreikusi dira. Gaur Kayara, Inka gerraria eta La historia de Souleymane eskainiko dira 16:45etan eta 19:30etan. Bihar berriz, 16:30etan eta 19:30etan Faisaien Irla euskal filma izango da ikusgai Biterin.
Etzi, larunbatean, ohiko orduetan Kayara, Inka gerraria (16:45) eta La historia de Souleymane (19:30 eta 22:30) proiektatuko dira. Igandean ere bi pelikula hauek izango dira Biterin, 16:45etan Kayara, eta 19:30etan, La historia de Souleymane. Azkenik, maiatzaren 5ean astelehenean, La historia de Souleymane proiektatuko da 16:30etan eta 19:30etan. Bihar eta astelehenean ikuslearen egunak izango dira eta prezioak murriztuko dira.