Emakumeentzako aerorrunba saioak maiatza eta ekainean, sei ostiraletan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 1a, 00:00

Jenny Perlaza.

Jenny Perlaza izango da gidari Kulturarteko Plaza Feministako saioetan «emakumeek gerriak eta bihotzak mugitzeko».

Hernaniko emakumeek gerriak eta bihotzak mugitzeko aukera izango dute maiatzeko eta ekaineko sei ostiraletan, Jenny Perlaza, jatorriz kolonbiarra den hernaniarren laguntzarekin.

Maiatzaren 6tik ekainaren 13ra, ostiraletan ordubetez dantzaren hizkuntza unibertsalean aritzeko aukera izango da Kulturarteko Plaza Feministan (17:30-18:30). Aerorrunba proiektua azalduko du Perlazak eta saioak espainieraz izango dira.

Aerorrunba tailerraren helburua «emakumeek dantzatzeko, goxatzeko eta askatzeko espazio seguru bat sortzea» izango da. Tailerra dohainik izango da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

Haurrekin bertaratu daiteke ekintza honetara, zaintza zerbitzua egongo baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!