Goatze al haiz...?

Txantxilla auzoa, lehen eta orain

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 3a, 00:00

GOATZE AL HAIZ...?

Lau-Bidieta etxeaz?

Jose Luis Gomez herritarrak bidali zigunan argazkia, 2006an atera zinana. Elegante ageri dun Lau-Bidieta, Santa Barbara aurrean. 1927an eraikitakoa, 2008an bota zitenan, Arrigoain Berri bezalaxe, Txantxillako etxe berriak egiteko.

Gaur egun, Txantxilla auzoko azkeneko etxea zegonan ixkin horretan, Iturregi kalea eta GI-2132 errepidea lotzen dituen pasabidearen ondoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!