Duela 14 urte Kronikan

Errausketak osasunean zein kalte eragiten dituen azalduko du gaur, Julia San Jose medikuak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 5a, 08:25

Hondakinen errausketak, gizakiaren osasunean eragiten duen kalteari buruzko hitzaldia emango du gaur Julia San Jose medikuak. San Jose GEIS (Grupo de Estudios Incine­ración y Salud) taldeko kidea da eta taldeko beste medikuekin batera, lan haundia egin du munduan zehar argitaratuta dauden informazio zientifiko onenak biltzen, erraustegi­ek sortzen dituzten kalteen inguruan. Eta urtetik urtera sor­tuz doazen ikerketa berriak ere aztertu eta biltzen dituzte. Profesional horien arabera, «fro­gatua dago eta begi bistakoa da erraustegiak arrisku­tsuak direla gizakien osasunerako. Mediku azterketek diote, hondakinen errausketarekin lo­­­tutako patologiak haunditu egit­en direla, 10km-ko tartean».
Hitzaldia 19:30etan izango da, Biterin. Gazteleraz emango ditu azalpenak San Josek.

Dioxinaz, furanoz, metal astunez eta bestelako gai toxikoz kargatutako gasak

San Josek eta GEISeko kideek bildutako azterketek azaltzen du­te, hondakinen errausketak dioxinaz, furanoz, metal astunez eta bestelako gai toxikoz kargatutako gasak kanpora­tzen dituztela airera, eta ho­rrez gain, oso toxikoak diren hondakin solidoak ere bai.
«Dioxinak eta furanoak ele­mentu kantzerigenoak di­ra, hau da, organo ezberdinetan minbizia sortzen dute eta urte luzez irauteko gaitasuna dute. Horrez gain,  errausgailuek isurtzen dituzten gasek arnasketan patologia ezberdinak sortzen dituzte.
Metal astunek, berriz, hala nola, merkurioak, kadmioak... kalte iraunkorrak sortzen dituzte Nerbio Sistema Zentralean, eta fetu-patologiak. Honakoak dira errausketaren ondorioz sor­tzen diren gaixotasunak, besteak beste: biriketako minbizia, laringeko minbizia, gibeleko minbizia, haurren minbizia, Arnasketa Sisteman ondorioak, malformazioak, haurdunaldi multipleak, ondorio hormonalak...».
Erraustegien inguruan bizi direnen heriotza-tasa haunditu egiten dela diote mediku azterketa horiek. «Eta kalte gehien jasaten duten biztanleak haurrak dira, berez, urte gehiagoz egongo baitira arriskuan».

Elikadura katearen bidez
Errausketak, sustantzia to­xikoak aire bidez zabaltzeaz gain, ur eta lur bidez ere zabaltzen ditu. «Atmosfera zabortegi gisa erabilita, ku­tsagarriak diren sustantziak ingurumenean zabalduko dira eta horrela, elikadura katearen bidez, elikagaietara eta gizakiarengana iritsiko dira», diote adituek.

Errausketa, teknika zaharkitua
«XXI. mendean, errausketak ez du lekurik, teknika zaharkitua da eta arrisku haundikoa. Mundu guztian errausgailuak ixten ari dira eta alternatiba osasuntsuagoak bultzatzen ari dira. Jarraitu beharreko bidea da, hondakinak hasieratik gutxitzea, materia organikoa konpostatzea eta birziklatzeko hondakinak bereiztea», ondorioztatzen du San Josek.

Atez Atekoaren urteurren festa, larunbat goizean

Larunbatean, urtebete beteko da hondakinen gaikako atez ateko bilketa sistema martxan jarri zela Hernanin, eta urteurrena ospatzeko, Hernanin Zero Zabor taldeak eta herriko zenbait talde eta elkartek festa antolatu dute. Gaurko hitzaldia ere urteurrenaren harira antolatu dute. Larunbateko festa, Plaza Berrin izango da goizeko 11:00etan hasita eta goiz osoan luzatuko da.

EGITARAUA:

11:00: tailerrak haurrentzat.
12:00: erraustegia desmon­ta­tuko dute Mikel Laskurainen zuzendaritzapean.
13:00: ekitaldi nagusia:
- Hernaniko Bertso Eskola
- Joseba Tapia
- Maialen Lujanbio
- Unai Agirre
- Ania
13:30: dantza, kale animazioa.
Goiz osoan:
- Hamaiketakoa
- Molotoff Irratia
- Jasangarritasunaren inguruko erakusketa
- Animazioa kaleetan zehar

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!