Bertso afaria antolatu du Paulo Txikiyak Andrekaleko kebabean

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 30a, 00:00

Asier Azpiroz 'Azpi' bertsolaria.

Maiatzaren 9an izango da afaria, arratsaldeko 20:30etan hasita. Afalostean Asier Azpiroz eta Oihana Arana bertsolariek kantatuko dute. 

Plan berezia antolatu du Hernaniko Paulo Txikiya Bertso Eskolak maiatzaren 9rako: Bertso afaria, Andrekaleko kebabean. Arratsaldeko 20:30etan jarri dute hitzordua bertan, eta afalostean kantuan arituko dira Asier Azpiroz eta Oihana Arana bertsolariak.

Kebabeko bertso afariak jarraipena emango dio Paulo Txikiyak prestatutako urteko egitarauari. Gutxi gorabehera, hilabetean saio bat antolatzen ari dira; aurrekoa otsaileko bertso trama izan zen.

Herritarren erantzuna ona izan da orain arte prestatutako jarduera guztietan, eta oraingoan ere Andrekaleko kebabera bertaratzeko deia egin dute bertso eskolako kideek. Dudarik gabe, «saltsa askodun saioa» izango dela nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!