Lehen sektoreko dirulaguntzak eskatzeko epea, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 28a, 00:00

Aurten ere Hernaniko nekazarientzako dirulaguntzak emango ditu Hernaniko Udalak, «elikadura burujabetza sustatzen jarraitzeko». Etzi izango da dirulaguntzak eskatzeko azken eguna, eta zenbait modutan eska daiteke; hala nola, Hernaniko Udalaren webgunetik (www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak) edo Herritarren Harrera Zerbitzuan. Hernaniko Udalak guztira, 20.000 euro bideratuko ditu tokiko nekazari eta abeltzainen ekoizpena eta banaketa sustatzeko jarduerak laguntzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!