Nazionalitatea eskuratzeko prozesua hizpide gaur, Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 28a, 00:00

Indartsu bueltatuko da Kulturarteko Plaza Feminista, Aste Santuko etenalditik. Izan ere, hiru hitzaldi eskainiko dituzte bertan, gaur eta bihar. Saio informatibo eta praktikoak izango dira aurreneko biak, Amher elkarteak antolatu

17:00etan izango da saioa, Amherrek antolatuta, Espainiako nazionalitatea eskuratzeari buruz.

Indartsu bueltatuko da Kulturarteko Plaza Feminista, Aste Santuko etenalditik. Izan ere, hiru hitzaldi eskainiko dituzte bertan, gaur eta bihar.

Saio informatibo eta praktikoak izango dira aurreneko biak, Amher elkarteak antolatuta. Gaurkoan, Espainiako nazionalitatea lortzeko prozesua izango dute hizpide Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bihar, berriz, Espainiatik kanpo egindako ikasketak homologatzeari buruz ariko dira, goizeko 11:30etan hasita: 'Zertarako, nola eta zergatik homologatu nire ikasketak?'.

Emakume ijitoei buruzko hitzaldia, Palmira Dualek

Bihar bertan, beste hitzaldi bat ere izango da arratsaldean, 'Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak' zikloaren barruan. Emakume ijitoak eta giza eskubideak izango ditu hizpide Palmira Dual Jimenezek, Kera elkarte feministako koordinatzaileak. 18:30etan hasiko da saioa, KPFn.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!